LAGUNDUIGUZU SINADURAKIN! AYUDANOS CON TU FIRMA!

FACEBOOK BELARTZA 2 GELDITU

ENLACES / ESTEKAK

lunes, 23 de octubre de 2017

BELARTZA-2 EZ DATOR BAKARKA


       BELARTZA-2 EZ DATOR BAKARKA


Udaletxeak Añorgarako dituen berehalako proiektuak
Hilabete hauen tartean eta prentsaren bitartez jakin ahal izan dugu BELARTZA-2makropoligonoa ez dela  politikariek Añorga auzorako duten planeamendu bakarra.

Udara honen luzaroan leunki-leunki  loturarik  gabeko proiektuak balira bezala publiko egin dira azalera komerzial handiko ezarpena  bideratzeko dauden planak Añorgako auzoan. Gaineko   plano bakar batean batzen baditugu   udaletxeak sustatzaile pribatuekin hiriaren zonalde honetarako  negoziatzen duen  hirigintza jarduera ederraren ikuspegi globala hartu dezakegu.

Ez da dudarik Añorga  Donostiako polo edo ertze komertzial handi bat bilakatu nahi dutena autobidea, N-1 eta beste inguruko udalherrien artean estrategikoki kokaturik dagoelako.

Multzoan, Añorgako zonalde honetan ''Barakaldoko Megapark'' denaren antzekoa egin nahi dute, prentsan iragarriak izan diren multinazional komertzial askoren ezarpenarekin.

Krisialdi honetan higiezin burbuilaren etena geroztikan eta proiektu publiko handi nahiz infraestruktura garapenerako funtsik ezdagoela, dirua zorroa beteta daukaten gutxi horien bitartez dator: krisialdian  hazkuntzarako aukera ikusi duten multinazional handien eskuetatik . Oferta pribatu hauetan, diru gosez eta   makal dabiltzan heuren  jarduerak gizentzeko filoia aurkitu dute sustatzaile, eraikigile eta lagun politikoek, makro enpresa hauek  bere negozioa  azkar eta leku estrategikoan eraiki dadin   dirua aurrez  mahai gainean  jartzen baitute.

Hala, Donostian bertan bakarrik momentu honetan udaletxeko agintariak ahalegin guztiz aprobatu nahiean dabiltza:
-Garberako zabalketa komertziala 
-Illunbe komertzialgune handi batera izateko eraldaketa
-Oasa Savoisienne komertzialgune handi batera izateko eraldaketa, industriala berez den partzala batean.
-Komertzialgune handi bat  Errakalde-Teresategin, industrialgunea den leku honetan Lasarteko udaletxearekin batera.
- BELARTZA-2 makropoligono komertziala belartza goikoa naturgune aberatsean, 2000 urteen hasieran  poligono industriala bezala diseinatu zen horretan eta garatu gabe geratu zena  demanda ezagatik planeamendua kadukatuz.


NEURRIRA EGINDAKO HIRIGINTZA

Antolamendu estrategia guzti hauek  batera udal gobernuak orkestaturik ari dira ematen, ez dakigu zein da proiektu hauek presaz aprobatzera bultzatu nahi dien 'interesa', baino agerian uzten du  ez dela Interes Orokorra, egun  komertzial zoru gehiagoren  eskaririk ez baitago Donstialdean. Hirigintzak eta Lurraldearen Antolamenduak biztanlegoaren masaren beharrei erantzuna eman behar die, ez irabazi-gose den oferta pribatuari, Jakin baitakigi zeinengora egiten duten estamentutan heuren tentakuluak 
Udaletxea gobernatzen duten taldeen  eraiki eta eraiki egiteko itsukeriari  kezkaz begiratzen diogu, horretarako edozen instrumentu urbanistiko nahiz legala erabiltzeko prest daudela justifikaezina dena justifikatzeko. Azalera handiko multinazional komertzialen mesedean plegatuta, guztiz anakronikoa den hiri eredua sustatu nahi dute,  eredu zaharkituta, pobrea, nortasun gabekoa eta gauza askoren artean  Donostiako kalitatezko komerzio txikiari kalte handia egiten diona. Beste eraginen artean  mugikortasuna eragiten du bakarkako transportea azalera handiko jarduera hauetara hiriaren kanpoaldera erakarriz, kutsadura sortzen eta zentzugabeko trafiko jarioa sortaraziz kostu txikiko eskariak erakarrita diren erosleen artean, komerzio ttikiak haien ondoan ezer gutxi egin dezakelarik. Eta eskeintza hauek zeren truke? Lan behin-behinekotasuna, esplotazioa, kostu txikiko produkzioa, kutxadura eta atzean..adiskidekeria, korrupzioa, sare politikoa..ondo ezaguna den istorioa.

 ANTOLAMENDU EREDU ARKAIKOA

Añorga goi mailako landa auzoa da, baserriz, nekazal eta abeltzain jardueraz zipriztindukoa, gure herriaren nortasuna gordetzen duen auzoa, gure paisaia, bizimodu, kultura  eta ondare inmaterialaren lekuko, babestu beharreko flora eta fauna anitzen  gordeleku naturala  gaur  asfaltu, pabilioi, zabaldegi artifizial eta biltegi komertzial handi eta trafiko masiboz josi nahi dutena.  2000. urteetako Espainian  ugaritu zen   irudi pobre eta lustregabeko hori Euskal Herritik kanpora eta hegoalderantz jeistean hain ezagungarria egiten dena..Hiri inguruetako auzoak komertzial poligonoak irentsita..
Urruti oso Europatik datozen  Hirigintza, Garapen eta Mugikortasun Iraunkorren aldeko zuzentzaileetatik..zeinek horniduradun erabilerak, leku berdeak  eta habitaten babesa dute helburu.

Añorga  ez da  Mc Donalds, ez Mercadona. Ez da Leroy Merlin..ezta bestelako multinazionalak
Añorga  bere auzotarrek Donostiar guztiek bezala zergak ordaintzen dituzten  eta udaletxeak abandonatu duen auzoa da, ez udal hornidura, ez anbulategia, ez liburutegia, ez kulturetxea, ez polikiroldegia, ez ikastetxea duen auzoa..baino bai  ekimen pribatuek eskeintza egiten duen pastel zaporetsu  ederra. Krisialdiari etekina ateratzen dioten   banpiroen banketea.

 Belartza- 2 Gelditu Plataformatik  Belartza-2, Oassa eta  Errekalde-Teresategi proiektuen aurka posizionatzen gara, laister beraien aurkako ekintza berriak  iragarriko ditugularik. adi egon.


BELARTZA 2 GELDITU.  NATURA BABESTU.


No hay comentarios:

Publicar un comentario